HLB International

NAZIOARTEKO SAREA.

Gure bezeroei lagun egiten diegu.

HLB INTERNATIONAL taldeko kide gara, auditoreak, zerga aholkulariak eta kontsultoreak biltzen dituen talde handienetako bat da mundu osoan.

HLB INTERNATIONAL 1969an sortu zen. Guztira 140 herrialdetan du ordezkaritza, eta 2.210 bazkidez eta 20.110 profesionalez osatutako giza talde bat du, finantzagune eta industriagune nagusietan zehar estrategikoki banatutako 660 bulego baino gehiagotan lanean.

Erakundeko kideak enpresa liderrak dira, bakoitza bere herrialdean, eta zerbitzu sorta zabala ematen dute, nagusiki nazioarteko alorrean, bezeroaren sektorea eta tamaina edozein izanik, guztia ere izendatzaile komun batekin: kalitate handieneko zerbitzu pertsonalizatua.

0
Herrialdeak
0
Bazkideak
0
Profesionalak
0
Bulegoak

01

ETENGABEKO LAGUNTZA.

Gure teknikariek prozesu osoan zehar ematen dute aholkularitza eta laguntza eta, hala, modu egokienean eta konfiantzaz gauzatu daiteke prozesu osoa. Gure bezeroari eskaintzen dizkiogun hurbiltasunak eta profesionaltasunak osatzen dute Saymaren balio erantsia.

02

GAUR EGUNGO EGOERAREN EBALUAZIOA.

Nazioartekotzea ez da enpresa bat beste estatu batean ezartzen denean soilik gertatzen: gure produktua edo zerbitzua esportatzen dugun unetik hasten da.
Horregatik, garrantzitsua da enpresa gaur egun nazioartean zer egoeratan dagoen aztertzea, eta enpresaren gaur egungo egoerari buruzko txosten bat egitea, arlo hauetan:

Ezagutzen al dugu aplikatu beharreko legeria?
Badakigu atzerrian egindako lanetarako zerga salbuespenak daudela?
Betetzen al dugu lekualdaketei edo atzerriratzeei buruzko laneko legeria?
Ezagutzen al ditugu nazioarteko alorreko finantza tresnak?

03

KANPORA ATERATZEKO ESTRATEGIAREN ANALISIA ETA ZEHAZTAPENA.

Proiektuaren heldutasunaren arabera, enpresak zer behar dituen aztertuko da, nazioartean hazi bitartean lagunduko dion zerbitzua eskaintzeko.

Zerbitzu ohikoenak

  • Nazioartekotzeko planak
  • Finantzaketa eta laguntzak

04

OSOKO AHOLKULARITZA HELBURUKO HERRIALDEAN.

Helburuko herrialdean finkatu eta gero, alor guztietan osoko aholkularitza eskaintzen dugu, bezeroari aholkularitza egokiena bermatzeko, gure nazioarteko sarearen bidez.

  • HLB International
  • Geure sare alternatiboa

Zerbitzu ohikoenak

  • Atzerriratuen kudeaketa
  • Nazioarteko fiskalitatea
  • Aholkularitza juridikoa