LANAREN ARLOKO AHOLKULARITZA.

Profesionalez osatutako talde handi bat zure enpresaren zerbitzura.

Guztira 20 profesionalez osatuta dago SAYMAren laneko arloa, eta 600 enpresari baino gehiagori ematen diete zerbitzu. Profesional talde horrek, gure bezeroen laneko izapide administratiboak kudeatzeaz eta gauzatzeaz gain, konfiantzazko aholkularitza zerbitzu aditua ematen du, eta eremu soziolaboralean agertzen diren beharrei konponbidea ematen die, erlazionatutako jarduketa profesional ugarietan metatutako jakintzari eta eskarmentu handiari esker.

Sail honek ematen dituen zerbitzuak laneko alderdi hauen kudeaketan sartzen dira, besteak beste:

  • Nominak eta gizarte segurantzak.

  • Laneko kontratazioa.

  • Gizarte Segurantzako Araubidean txertatzea.

  • Kaleratzeak, iraungipenak eta laneko harremanen aldaketak.

  • Enplegu erregulazioko espedienteak (EEE).

  • Laneko ikuskaritzak.

  • Laneko istripuak.

  • Negoziazio kolektiboa.

  • Laneko auditoretza.

  • Bitartekaritza, Arbitraje eta Kontziliazio Zerbitzuetan, Lan Arloko Epaitegietan, Justizia Auzitegi Nagusian, Auzitegi Gorenean eta Konstituzio Auzitegian ordezkaritza.

Zerbitzu horiek emanez, gure bezeroen eraginkortasuna handitu nahi dugu, laneko kostuak optimizatuz eta laneko gatazkak murriztuz, aholkularitza proaktiboaren eta prebentiboaren bitartez.

Lanaren arloko abokatuek eskuarki ematen dituzte hitzaldiak jardunaldi teknikoetan, mintegietan eta ikastaroetan (Pertsonak Zuzentzeko Ikastaroa eta lanaren arloko modulua ETEak Kudeatzeko Ikastaroan, Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioarenak bi-biak). Horregatik, ezagutzen eguneraketa gure erakundearen bereizgarri bat da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen ari den eremu batean.