NOR GAREN.

49 urte baino gehiago ahaleginez eta ilusioz lanean.

Sayma enpresa liderretako bat da zergen eta legeen arloko aholkularitza, auditoretza eta kontsultoretza zerbitzuak ematen. Hainbat urtez aritu gara gure bezeroei ahaleginez eta ilusioz zerbitzu ematen eta berme eta eraginkortasun profesional handiena eskaintzen, eta horren ondorioz lortu dugu pribilegiozko kokaleku hori.

49 urte baino gehiago ahaleginez eta ilusioz lanean. 1970. urtean sortu zenetik egin ditugun ehunka proiektuek bermatzen dute Saymaren eskarmentua, gaikuntza profesionala eta gaitasun teknikoa. Proiektuon bitartez, 5.000tik gora enpresa, erakunde, entitate eta instituziori lagundu diegu lehiakorragoak izaten.

Saymak Kalitatea, Ingurumena eta Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistema Integratu bat ezarrita du, hurrenez hurren nazioarteko arau hauek eskatzen dituzten baldintzak betetzeko: UNE EN ISO 9001, UNE EN ISO 14001 eta UNE EN ISO/IEC 27001.

Jarraian, hiru ziurtagirien irismena eta baliozkotasuna zein adierazten duten ziurtagirien kopia eskura dezakezu, baita gure Kudeaketa Sistemaren Politika ere.

0
BULEGOAK
Donostia/San Sebastián, Bilbao, Vitoria/Gasteiz eta Madrid
0
BEZERO POZIK
Gure lanaren emaitzekin
0
PROFESIONAL
Zure enpresaren zerbitzura

Beren espezialitateetan eta jardun eremuetan goi mailako prestakuntza profesionala duten 130 langilek osatzen dute Saymaren giza taldea.

Ekonomialariak, ikuskariak, zinpeko kontu azterlariak, abokatuak, ingeniariak, informatikariak eta gure bezeroek eskatutako zerbitzuak emateko beharrezko diren beste aditu batzuk.

SAYMA. TALDEA

Pertsonak dira gure balio erantsia.

Saymaren bazkideak.

Ricardo Sánchez
Ricardo Sánchez
María Odriozola
María Odriozola
Kepa Irazusta
Kepa Irazusta
Victor Etxeberria
Victor Etxeberria
Andoni Arzallus
Andoni Arzallus
Fidel Alonso
Fidel Alonso
Manuel Aznar
Manuel Aznar
Vicente Ruiz
Vicente Ruiz
Juan Camacho
Juan Camacho
Rafa Martín
Rafa Martín
Fidel Pérez
Fidel Pérez
David Martín
David Martín
Borja Hermida
Borja Hermida

EGIN BAT GUREKIN.

Gure lantaldearen parte izan nahi duzu?